
Jon Salsamendi entrenatzaile oriotarrak ez du jarraituko Bermeo-Urdaibaiko prestatzaile nagusi karguan, astearte arratsaldean Bermeoko klubak berak iragarri duenez. Salsamendik, hala, denboraldia amaituta utziko du Bermeoko kluba, hau da, Kontxako Banderako bigarren jardunaldia eta, Eusko Label Ligan, Bermeoko eta Portugaleteko estropadak jokatu ostean.
Jon Salsamendi 2025ean iritsi zen Bermeora bertan bere bigarren etapario ekiteko. Bi denboraldi eman ditu Bermeo-Urdaibaiko entrenatzaile karguan; orain, Bermeo hirugarren postuan dabil Eusko Label Ligan, denboraldian zehar hiru bandera eskuratu ostean, eta, igandean, bosgarren postua lortu zuen Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian.
«Ohar honen bidez, Jon Salsamendik eta Bermeoko Arraun Elkarteak euren bideak banatzen dituztela jakinarazten dizuegu. Joni eskertu nahi diogu Elkartearen etorkizuna kinka larrian egon zenean traineruaren agintea hartzea, eta, era berean, gure proiektuaren oinarriak sustatu dituelako. Eskerrik asko, Jon», dio Bermeok Instagramen argitaratu duen testuak.
Urriaren 27an 56 urte beteko ditu Salsamendik eta bere orain arteko kirol bizitzak hiru klub izan ditu oinarrian: Orio –bertan izan baitzen tostetan 1986tik 2005era eta entrenatzaile lanetan bete-betean 2017tik 2021era–, Astillero –2006tik 2012ra bitartean izan zen Kantabrian– eta Bermeo –lehenbizi 2013tik 2017ra bitartean eta orain 2025etik honaino–. Denbora tarte horretan hainbat arrakasta izan ditu, berdin Eusko Label Liga zein Kontxako Bandera irabaztea erdietsi baitu, bereziki. Maila apalago baten, 2022tik 2025era Lapurdiko entrenatzaile ere izan zen, Urdaibain bere bigarren aldia betetzera joan zen arte.

Adiós a Juan Mari Feliu, referencia del montañismo, del antifranquismo y del abertzalismo

Iker Aristu iruindarra hil da; torturaren biktima gisa aitortu zuen nafar Gobernuak

Le Priol, eskuin muturreko militantea: «Arambururen heriotzaren egilea naiz»

«No voy a ser candidato, vuelvo feliz a mi trabajo como médico»
