
Lizarrako EH Bildu taldeak kezka agertu du «hirian gero eta gorroto diskurtso xenofobo gehiago dagoelako». «Pintada arrazistak agertu izanak eta beldurra elikatzea eta migratzaileak mehatxutzat seinalatzea helburu duten buloak eta informazio faltsuak zabaltzeak argi erakusten dute hori», ohartarazi du.
EH Bilduren udal taldeak ohar batean salatu duenez, «azken hilabeteetan hiriak ikusi du nola zabaltzen ziren informazio faltsuak Santo Domingoko adingabe migratzaileentzako baliabidearen inguruan, Nafarroako Gobernuak publikoki gezurtatu behar izan zituen arte». Horri Ceutan bizi izandako egoeraren erabilera politikoa gehitu behar zaiola erantsi du, eta auzia «UPNren gobernu taldearen eskutik» udal eremu politikora iritsi dela. «Eta egunotan hirian eduki arrazista eta xenofoboa duten pintadak agertu direla ikusi dugu».
«Gorroto diskurtso» gisa kalifikatu dutenaren aurrean, EH Bilduk eragile sozialetatik aspalditik egiten ari den lana eta Lizarrako herritarrek erakutsitako erantzukizuna nabarmendu ditu. «Gure hiria anitza da eta historikoki erakutsi du badakiela jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonekin bizitzen. Aniztasun hori gure errealitatearen eta komunitate gisa garenaren parte da. Gure kaleek elkargune, bizikidetza eta aniztasun leku izaten jarraitu behar dute».
Azkenik, Lizarrako EH Bilduk dei egin die Udalari, herritarrei eta erakunde sozialei arduraz joka dezaten eta «ez daitezen geldirik egon eta ez dezaten utzi gorroto diskurtsoek espazio publikoa blaitzen eta arrazakeria eta faxismoa elikatzen».

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

Los precios que publica Idealista ya están un 29% por encima de lo que firman los notarios

29N: Sánchez adelanta elecciones con la vivienda como ventana de oportunidad contra la derecha

Una violenta y fuerte tormenta inunda calles y provoca cortes de luz en Bilbo
