
Udako kanpaina bukatu berritan, Ernaik prentsaurrekoa egin du asteazken honetan Bilbon ikasturteko kanpaina eta euskal gazteriari bideratutako ‘Urrats bat aurrera’ proposamena aurkezteko. Bertan, gazte antolakundeko bozeramaile berriak ere izan dira: Amaia Arbeo eta Maddi Urruzuno.
Maiatzean IV. Kongresuari bukaera emanda, Euskal Herriarekiko eta gazteriarekiko konpromisoa hartu zutela aipatu dute, eta bide horretan kokatu dute aurkeztutako proposamena. Euskal Herriko gazte oro duintasunez bizi dadin beharrezkotzat jotzen dituzten bederatzi aldarrikapen jasotzen ditu: Etxebizitza duina; euskaraz bizitzeko eskubidea; kalitatezko garraio sistema bateratua; eskubide zibil eta politiko guztiak; enplegu duina; hezkuntza sistema propioa eta doakoa; zaintza sistema publiko komunitarioa; larrialdi klimatikoari irtenbidea; eta burujabetza osoa Euskal Herriarentzat. Hona hemen proposamen osoa: ‘Urrats berri bat’.
Proposamena «garai nahasien» eta «erreakzioaren gorakadaren» testuinguruan kokatzen da. Antolakundearen ustez, mundua eta Euskal Herria «bidegurutze batean» daude, eta kapitalismoaren fase berri bat zabaltzen ari da, «are basatiagoa eta autoritarioagoa» dena. Horren barruan kokatu ditu, besteak beste, faxismoaren gorakada, gerrak eta krisi ekonomiko eta ekosoziala.
Testuinguru horretan, Ernaik nabarmendu du Euskal Herriak ez duela «nahikoa tresnarik» egoera horiei aurre egiteko. «Euskal Herria espainiar zein frantziar estatuen menpekoa izanik, gure baldintza eta behar propioetatik erantzuteko tresnak ukatzen dizkigute. Alegia, ez dugu burujabetza nahikorik gure herriaren biziraupena bermatzeko, ez eta egoera globalak eskatzen duen neurriko erantzuna eragiteko», azaldu dute.
Gainera, gazteak «are prekarioago eta baztertuago» daudela ohartarazi du Ernaik: «Aurretik jadanik prekarizatuta bizitzera kondenatuta bageunden, ernaltzen ari den egoera gordinago honen baitan are zapalduago egongo gara».
Horren aurrean, ordea, «urrats bat aurrera egin eta erantzutea» dagokiela adierazi dute Arbeok eta Urruzunok. Ernaik uste du Euskal Herrian badirela «herri sektoreak zentroan izango dituen aterabide bati bide emateko aukerak», eta aukera horiek baliatzeko beharra azpimarratu dute.
10.000 gazterengana iristeko helburua
‘Urrats bat aurrera’ proposamena ez dute dokumentu itxi gisa aurkeztu. Aitzitik, datozen hilabeteetan 10.000 gazterekin elkartu eta proposamenaren inguruan hitz egiteko asmoa azaldu dute. Gazteen ekarpenekin proposamena osatu nahi dute, Ernairen esanetan gazte guztientzat «helduleku eta tresna» izan dadin.
Horrela, proposamenaren bederatzi aldarrikapenak Euskal Herriko gazteen eguneroko bizitzarekin lotu nahi ditu antolakundeak, eta horien inguruan eztabaida eta ekarpenak sustatu datozen hilabeteetan.

Ningún militar puede llevar una camiseta de un partido neonazi

Ocho detenidos por la agresión a militares del pasado 19 de julio en Berriozar

El Real Madrid y Juanma Castaño se enzarzan y en medio atacan a GARA

Una concentración ultra contra Negu Gorriak destroza el coche de una diputada ceutí

