Frankizien eztanda
Zinemaren industriak urteak daramatza frankiziak berpizten edo berriak etengabe sortzen, baina badirudi joera hori pantaila txikira ere iritsi dela. Azken urteotan, gero eta ohikoagoa bihurtu da zinema-aretoetan jaiotako unibertsoak telebistako pantailetan haztea: ‘Star Wars’ eta Marvelen unibertsoetatik hasi, eta ‘The Last of Us’ edo ‘Fallout’ bezalako bideojokoen moldaketetaraino.
Baina datorren udazkeneko estreinaldiei erreparatuz gero, joera hori are nabarmenagoa da. ‘VisionQuest’, ‘Neagley’, ‘Stranger Things: Tales from '85’, ‘Carrie’, ‘Crystal Lake’, ‘Blade Runner 2099’ eta, azkenik, ‘Harry Potter’ bezalako ekoizpenekin, pantaila txikiak Hollywoodek zineman urteetan egin duen bide berari jarraitzeko asmoa duela dirudi.
Telesailen eredua gero eta gehiago hurbiltzen ari da zinemako ekoizpen handien logikara: istorio berriak albo batera utzi eta ezagunak diren pertsonaiak, unibertsoak eta markak etengabe berreskuratzea. Estrategia hori, pixkanaka, industriaren apustu nagusietako bat bihurtzen ari da.
Enpresaren ikuspegitik, erabakia ulergarria da, baina ikuslearen ikuspegitik, oso formula nekagarria.
Plataformek gero eta interes gutxiago dute istorio ezezagunen aldeko apustua egiteko eta arrisku handiagoa dakarten proiektuak babesteko. Ezagunaren alde egitea seguruagoa izan daiteke, baina, aldi berean, telebistaren sormena itotzeko arriskua ere badu.

La Policía Municipal abate a tiros a un hombre en Hondarribia

Deportazioa apurtu zuen Ramon Sagarzazu ‘Xenpe’ oiartzuarra hil da

Muere Peón Kurtz, fundador del grupo Def con Dos

El apoyo a Sertorio pudo desencadenar la destrucción del poblado vascón de Irulegi

