
‘Inurri Itsuak’ eta Paul Urkijoren filmak oso ezberdinak dira istorioei eta pertsonaiei dagokienez, baina antzekoak atmosfera eta tonuaren eraikuntzan. Urkijo beldurraren eta fantastikoaren kodeetan mugitzen den bitartean, Legarretak drama eta landa-westernaren ukituak nahasten ditu, giro zapaltzaile eta ilun batean bilduta.
Bere hirugarren filma estreinatu du Igor Legarreta zinemagileak. Legarretak eta Andoni de Carlosek euskaraz idatzi dute gidoia, Ramiro Pinillaren ‘Las ciegas hormigas’ eleberri ospetsuan oinarrituta.
Algorta, Bizkaia, 1935. Denborale gogor baten ondorioz, ikatz tona ugari zeramatzan itsasontzi ingeles bat hondartu da kostaldean. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira ‘urre beltz’ hura berreskuratzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat bezala ikusten du hondamendia; Josefak, haren emazteak, berriz, seinale txartzat. Bere erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek seme-alabak ekaitzera eramaten ditu. Familiak ahal duen guztia egingo du negu gordinetik bizirik irauteko behar duen ikatza eskuratu eta babesteko.
Familia drama
Funtsean, familia baten inguruan eraikitzen da istorioa, bereziki Sabas (Olazabal) eta Josefaren (Ituño) begietatik kontatua. Bikotea dira, baina bi mundu ia kontrajarri dira. Sabas kaskagogorra, langilea eta beti aurrera egiten saiatzen den gizona da. Urteekin bere sentimenduak kudeatzen eta, nolabait, kutxa batean gordetzen ikasi du. Lana erabiltzen du aurrera egiteko motor gisa.
Josefa, ordea, konplexuagoa da, hausnartzaileagoa. Galderak egiten ditu, eta ez da erantzun errazekin konformatzen. Gauzen zergatia bilatzen du, baita zergati horiek mingarriak direnean ere. Hor sortzen da bien arteko talkarik interesgarriena: Sabas ekintzatik bizi den bitartean, Josefa galderatik. Batek aurrera egin nahi du; besteak, aurrera joan aurretik, nondik eta zergatik ari diren galdetu nahi du.

Entre renovación, descontrol y escabechina

Estebanen iritziaren aurka, BBBk Ibone Bengoetxea hautatu du Bizkaiko ahaldun nagusigai

El TSJPV da la razón a EHU en la causa por la nota de euskara en la PAU

Sánchez, Abdul-Jabbar y una carrera por la pole entre EH Bildu y PNV

