
Bigarren faseko lehen itzulia larunbat honetan hasiko da, Larraun-Lekunberrin. Urriaren 19an txapelketaren bideari ekindako 42 bertsolaritik 17k egin dute aurrera. Bertan batuko dira pasa den txapelketako zazpi finalistekin: Amets Arzallus, Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi eta Sustrai Colinarekin alegia.
Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendiren txanda izango da larunbatean. Haiekin batera ariko dira kantuan Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza, Xabat Galletebeitia eta Xabat Illarregi. Sarrerak agortuta, giro paregabea espero da final-erdietako lehenean. NAIZ irratiak zuenean eskainiko du saioa arratsaldeko 16:30etik aurrera.

Araba
La Ertzaintza desahucia con extrema violencia a una familia con seis menores en Gasteiz

Euskal Herria
Astelehenean Bilbon Vito Quilesen agerraldiaren aurka mobilizatzera deitu dute

Musika
Exkixu eszenatokietara bueltatuko da, 2027ko apirilean, Gatibu eta Ken Zazpiko musikarien eskuz

Euskal Herria
Ansola tiró de consultora y descartó a Bengoetxea para Bilbo porque «no ilusiona»

Euskal Herria
