
Ipuruako prentsa aretoak Eibarreko Akziodunen Batzar Nagusia hartuko du asteazken honetan (19.00). Albiste nagusia, printzipioz, aginte-mahain egongo da, Amaia Gorostizaren lekukoa hartu eta hamar egunera, Jon Ander Ulazia izango baita bilerako buru eta gizartearen egoerari buruzko txostena aurkeztuko du. Tamalez, emaitza ekonomiko txarrak ez dira berriak izango: bosgarren urtez jarraian, Administrazio Kontseiluak galerak dituzten kontuak aurkeztuko dizkie akziodunei, eta oraingo denboraldirako aurrekontua negatiboa da ere.
25/26 denboraldia ia 3 '9 milioi euroko emaitza negatiboarekin itxi zen, aurreko ekitaldiko galerak bikoiztuz. Gutxigatik bada ere, langile-gastuak nahikoak dira negozio-zifra (10’04 milioi) gainditzeko. Gastu gehienak murriztu dira – batzuk hazi diren arren –, baina diru-sarrerak are gehiago jeitsi dira. Batez ere jokalarien salmentari dagozkionak, azken denboraldian 508.000 eurokoak izan baitira (ez da Marco Morenoren salmenta barne hartu), aurrekoan 3 '7 milioikoak izan ziren bitartean. Inbertsio-funtsen normalizazioaren ondoriozko diru-sarrera finantzieroen igoerak salbatzen du egoera batez ere eta, hala ere, galerak bikoiztu egin dira, 25/26 ekitaldia kutxa gotorrean ia lau milioi euro gutxiagorekin ixteko.
26/27 denboraldirako diseinatutako aurrekontua betetzen bada, klubeko aurrezkiek antzeko hozkada jasoko dute. Oraingoan Marco Morenoren eta Alimata Belemen salmentak zenbatuko dira, plantillan murrizketa nabarmenagoa izango da eta diru-sarrera finantzarioei helduko zaie berriro, baina negozio-zifrak ere jaisten jarraituko du, eta zenbait alderdik, hala nola ibilgetuaren amortizazioak, igotzen jarraituko dute. Guztira, beste 3 '5 milioiko galera aurreikusi da; klubaren ikur izan zenaren zero defizitetik oso urrun dagoen zenbakia beste behin ere.
Horrek guztiak badu ondoriorik. Ondare garbia 50 milioitik 43’8ra jeitsi da bi urtean; maniobra-funtsa, 533.000 eurokoa zen 2025ean eta ia lau milioiko negatiboa ikusten da 2026ko ekainean, eta CVC funtsengatik itzuli beharreko dirua, lau milioitik gora hazi da urtebetean, 61 milioi eurokoa izateko. Auditoretza Txostenean azaltzen denez, Eibarrek dagoeneko jaso du CVC funtsetatik zegozkion 68’3 milioi euroko kopuru maximoa, eta datozen 50 urteetan itzuli beharko du. Datozen bost urtetan 1’67 milioi deskontatu beharko dira diru-sarreretatik, eta oraindik 54 geratuko dira ordaintzeke.
Eibarzaleekin harremanak sendotu
Bestetik, Jon Ander Ulazia Administrazio Kontseiluari geratzen zaion agintaldiko urtebetean landuko dituen puntu nagusietaz arituko da ere. Hasteko «zaletuekiko interlokuzioa bultzatu» nahi du, Eibarren «izateko arrazoia» diren «abonatu, akziodun, zale, peña eta kolektiboekin loturak hobetu». Eta ardurari lehen egunetik ekin dio presidente berriak, eskerrak emateko gutun bana bidali baitie igandean Eibar Montilivin animatzen egon ziren 35 zale armaginei.
Honekin batera, «kudeaketaren eredua»-ri eta «kontuetan oreka lortzeko helburua»-ri buruz hitzegingo du. Baita Areitioko Kirol Hiriari buruz ere, instalazio berrien eraikuntzaren xehetasunak eta azpiegituraren ustiapenak sor ditzaken negozio aukerak azalduz.

Beatriz Etxeberria declara por las torturas y los abusos sufridos a manos de la Guardia Civil

Muere Biansi, la mujer apuñalada por su expareja en Bilbo ante sus hijos de 4 y 6 años

El Senado: del complicado cálculo navarro a la posibilidad de un PNV en blanco

Feijóo y Abascal pierden el «disfraz de Robin Hood» y se guardan el del «pucherazo»

