Julian Assange Suediara estraditatu daitekeela baieztatu du Auzitegi Goren britainiarrak
Auzitegi Goreneko zazpi epaileetatik bostek errefusatu egin dute Julian Assangek jarritako helegitea. Suediara estraditatua izan datiekeela baieztatu dute beraz.
Julian Assange, Wikileakseko sortzailea Suediara estraditatua izan daitekeela baieztatu du gaur Auzitegi Goren britainiarrak.
Assange-ren defentsa abokatuek helegitea aurkeztu zuten Gorenean, auzitegi arrunt batek estradizioaren aldeko erabakia errekurritu eta Britainia Handiko instantziarik altuenak erabakia har zezan.
Auzitegi Goreneko presidente Lord Phillipsek jakinarazi duenez, mahaia osatzen zuten zapi epaileetatik bostek helegitea errefusatu dute.
Assangeren arabera, Suediak bere aurka igorritako euroagindua baliogabea zen, baina epaileek «legalki» egindako eskakizuna dela nabarmendu dute.