Italiak eta Espainiak jokatuko dute Eurokopako finala
Italia eta Espainia dira Eurokopako finalistak lehenak Alemaniari 2-1 irabazi ostean. Balotellik sartu ditu italiarren bi golak. Alemaniarrena, aldiz, Ozilek sartu du, penaltiz.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Italiak eta Espainiak jokatuko dute 2012ko Eurokopako finala. Italiarrek 2-1 irabazi diote alemaniarrei gaur jokatutako neurketan. Balotellik sartu ditu bi golak italiarrentzat. Ozilek egin du, ostera, bere taldearen gola, penaltiz.
Finala datorren igandean izango da, 20.45etatik aurrera.
C multzoan aurrez-aurre izan ziren bi taldeak eta partida hura banako emaitzarekin amaitu zen. Final estua espero da, beraz.