Luis Leon Sanchezek irabazi du hamalaugarren etapa
Gorka Izagirre ihesaldian sartu da, baina azken kilometroetan ezustekoan harrapatu ditu Luis Leon Sanchezek eta bakarrik helmugaratu da.
Naiz.info
Bilbo
Tourreko hamalaugarren etapa poltsikoratu du Luis Leon Sanchezek. Rabobank taldeko txirrindulariak merezitako garaipena eskuratu du azken kilometroetan ezustekoan harrapatu ondoren berarekin ihesaldian zihoazen txirrindulariek.
Euskalteleko Gorka Izagirre lasterketa buruan izan da, baina ezin izan du ezer egin. Ormaiztegikoa Sagan, Casar eta Gilbertekin helmugaratu da.
Faboritoen artean ez da egon inolako aldaketarik eta guztiak batera heldu dira Pirinioetako lehen etapan. Evansek arazoak izan ditu, baina ez du denborarik galdu.
Jarraitu informazio guztia www.naiz.info-n.