Mendiko azken etapa Tourrean
Txirrindulariek mendiko azken etapa izango dute gaur Tourrean, Bagneres de Luchon eta Peyragudes artean.
NAIZ.INFO
BAGNERES DE LUCHON
Bagneres de Luchon eta Peyragudes artean 143 kilometro egin beharko dituzte gaur txirrindulariek. Tourreko azkeneko mendiko etapa da eta bost mendate igo beharko dituzte, horietako bi lehen mailakoak (Col de Mente, 27. kilometroan, eta Col de Peyragudes, 142.ean).
Bales-eko mendatea ere izango dute aurretik, kategoria espezialekoa, Ares mendatea, 2. mailakoa, eta Cote de Burs, 3. mailakoa.
Atzo, Pirinioetako etapa nagusian, Thomas Voecler-ek bere bigarren garaipena lortu zuen.
Egunero bezala, NAIZen zuzenean jarraitu ahal izango da gaurko etapa, http://tourra.naiz.info webgunean.