Kiyoshi Uematsu izango da lehian sartuko den lehen euskalduna
Kiyoshi Uematsu Portugaleteko judoka izango da lehian sartuko den lehen euskalduna gaurko egunean. Domina Olinpiko bat lortzeko asmotan diren Xabi Fernandez eta Iker Martinezek ere gaur ekingio diete Londresko Jokoei.
Kiyoshi Uematsu, Juan Jose Aranburu, Xabi Fernandez eta Iker Martinez, Maialen Chorraut eta balonmanoko neskak izango dira gaur Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten euskaldunak.
Uematsu izango da guztietan lehena eta Isaev Mansur-en aurka borrokatuko du. Aranburu izango da bigarrena eta bihar jokatuko diren final erdietarako sailkatzea izango du helburu, Chorrautek bezala. Fernandez eta Martinezek gaur ekingo diote txapelketari, lehenengo postuetan egoteko asmoarekin.
Balonmanoko neskak (Eli Pinedo, Nely Carla Alberto, Andrea Barnó eta Patricia Elorza) izango dira azkenak gaurkoan eta lehenengo partida galdu ostean irabazi beharrean aurkitzen dira.
Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian izango duzue.