Sharapova, urrearen bila
Maria Sharapova tenislari errusiarrak mendean hartu du Maria Kirilenko finalerdietan (6-2 eta 6-3).
Naiz.info
Londres
Sharapovarentzat lehenengo Joko Olinpikoak dira eta, urrezko dominaz gain, mundu mailako lehenengo postua eskuratzea izango du beste helburuetako bat. Egun, Victoria Azarenka bielorrusiarrarekin mantentzen du lehen postua lortzeko lehia.
Azarnekak jokatuko du Joko Olinpikoetako bigarren finalerdia, Serena Williamsen aurka.
Joko Olinpikoei buruzko informazio osoa gure web berezian.