Serena Williamsentzat urrea, Sharapova erraz menderatuta
Serena Williams tenislari estatubatuarrak aise irabazi du teniseko finala Maria Sharapovaren aurka, 6-0 eta 6-1eko emaitzarekin.
Naiz.info
Londres
Ordubete eskas iraun du emakumezkoen banakako teniseko finalak. Horrela, Serena Williamsek egoera fisiko onean dagoela berretsi du (ez du set bakarra galdu Olinpiar Jokoetan).
Maria Sharapova estatubatuarraren menpe geratu da erabat. Tenislari errusiarrak Williamsekin izan dituen hamar norgehiagoketatik zortzi galdu ditu, baina gaurko porrota izan da gogorrena.
Olinpiar Jokoei buruzko informazio guztia NAIZen web berezian.