INFO

Finaletik kanpo geratu da Maider Unda gasteiztarra

Olinpiar Jokoetako finaletik kanpo geratu da Maider Unda borrokalaria 72 kiloz azpiko modalitatean. Helburu bezala urrezko domina bazuen ere, brontzea lortzeko lehiatu beharko du.

Maider Unda aramaioarra finaletik kanpo utzi duen lehian. (Marwan NAAMANI/AFP)

Itxaropen handiak zituen jarrita Maider Unda gasteiztarrak Olinpiar Joko hauetan. Beijinen lortu zuen emaitza hobetzeko asmoarekin zen borrokalaria, baina ezin izan du lortu. Final erdietako lehia galdu egin du Stanka Zlateva Hristovaren aurka.

Final zortzirenak eta final laurdenak aise irabazita iritsi da azkenera, baina ezin izan du aurkaria mendean hartu.

Horrenbestez, brontzezko domina lortzen ahaleginduko da arabarra, Jiao Wang txinatarraren aurka.

Euskal zaletuen babesa jaso du Undak Londresen.

Olinpiar Jokoen inguruko informazio guztia NAIZen webgune berezian aurki daiteke.