Galiziak Kontxako bandera irabazi du bostgarren aldiz
Lehen jardunaldiko errenta baliatu dute Rianxeirako arraunlariek. Zumaiak irabazi du gaurko estropada bueltako itzulian nagusi izan ondoren.
Naiz.info
Donostia
Zumaiak emakumezkoen Kontxako bigarren jardunaldia irabazi du bueltako itzulian beste traineru guztien gainetik arraun egin ondoren. Bi segundutara utzi dute Galizia eta Getaria-Tolosa 6ra geratu da.
Hala ere, bandera Galiziara joango da bostgarren aldiz. Rianxeirako arraunlariek lehen jardunaldian lortutako errenta baliatu dute.
Gaurko garaipenaren ondoren Zumaiak bigarren postua eskuratu du. Getaria-Tolosa hirugarrena izan da eta San Juan laugarrena.