Peio Alcantarilla presoa aske geratu da gaur
Peio Alcantarilla euskal presoa aske geratuko da gaur. Urruñan lehen harrera egin diote arratsaldean.
NAIZ.INFO
URRUÑA
Pello Alcantarilla 2004ko urrian atxilotu zuten Burgosen, espainiar eta frantziar polizia indarrek elkarrekin egindako sarekada batean. Bost egun Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta izan zuten eta torturatu egin zutela salatu zuen, lehenik Auzitegi Nazional espainolean eta ondoren, 2005eko urtarrilean Estatu frantsesera izan ondoren, Laurence Le Vert epailearen aurrean.
Alcantarilla Mureteko espetxetik aterako da eta lehen harrera gaur bertan egin diote Urruñako plazan.