Milaka lagunek independentzia aldarrikatu dute Edinburgon
Milaka pertsona batu dira Eskoziako hiriburu den Edinburgoko kaleetan idenpendentzia aldarrikatu asmoz.
NAIZ.INFO
EDINBURGO
Edinburgoko The Meadows deritzon parkean hasi da martxa eta Princess Garden-eraino iritsi da, bertan eszenatokian Alex Salmond lehen ministroak hartu duelarik hitza. Esan duenez, independentziaren aldeko 100.000 sinadura bildu dituzte.
Manifestazioan beste herrialde batzuetako ordezkariak ere izan dira eta, horrela, ikurrinak, Kataluniako eta beste hainbat herrialdetako banderak ere ikusi ahal izan dira.
Gaurko mobilizazioa 2014an egin asmo duten erreferendumari begira independentziaren aldeko kanpainaren barruan kokatzen zen.