Dustin Hoffmanentzat izango da azken Donostia Saria
20.30etan abiatuko da itxiera ekitaldia eta 2012ko irabazleen zerrenda ezagutzera emango dute. Dustin Hoffman aktoreak Donostia Saria jasoko du.
Naiz.info
Donostia
Gaur gauean bukatuko da 2012ko Zinemaldia. Azken bederatzi egunetan zinearekin gozatzeko parada izan dute Donostiara hurbildu diren guztiek eta gaur ezagutaraziko dituzte aurtengo irabazleen zerrenda.
Dustin Hoffmanek Donostia Saria jasoko du 20.30etan hasiko den itxiera ekitaldian. Hoffmanek bere azken pelikula aurkeztuko du Donostian.