Anabel Prieto hamar eguneko haurrarekin sartu dute preso
Anabel Prieto bilbotarra pasa den astelehenean espetxeratu zuten bere hamar eguneko haurrarekin batera. Hiru urte falta zaizkio zigorra osorik betetzeko, Herrirak adierazi duenez.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Anabel Prieto bere hamar urteko haurrarekin espetxeratu zuten pasa den astelehenean Herrira mugimenduak adierazi duenaren arabera.
Iaz epaitu zuten eta bost urteko zigorra ezarri zioten, baina haurdun zegoela eta bere espetxeratzea atzeratzea lortu zuen.
Hiru urteko espetxealdia bete beharko du Aranjuezeko espetxean.