Eibarrek eta Athleticek golik gabe amaitu dute Kopako derbia
Eibarren eta Athleticen arteko Kopako derbia golik gabe bukatu da Ipuruan. San Mamesen erabakiko da kanporaketa.
NAIZ.INFO
EIBAR
Ipuruan giro ederra izan da Eibar eta Athleticen arteko Kopako final hamaseirenetako norgehiagoka ikusteko. Ez da bete, baina zaleak etengabe aritu dira bi taldeak animatzen.
Neurketa golik gabe amaitu da. Lehen zatian Eibarrek lau aukera garbi izan ditu baina ez du asmatu bizkaitarren atea zulatzen. Bigarrenean, aldiz, Athletik hobeto aritu da, baina zurigorriek ere ez dute golik egitea lortu.
Kanporaketa San Mamesen erabakiko da, beraz.