INFO

Realaren erakustaldia Valentziaren aurkako partidan

Emaitza (2-5) da Realak Valentzian lortu dituen hiru puntu berezien erakusgarririk onena. Goranzko joera nabarmenean dator talde txuri-urdina eta gaurko garaipenarekin sailkapenean Valentzia bera aurreratu eta hoberako joera berretsi dute Montanierren jokalariek. [Xehetasunak]

 


Bat gutxiagorekin izan da Valentzia bigarren zati osoan, eta horrek eragin handia izan du, noski; baina Realak aurre aldean indarra duela erakutsi du, eta horren adibide bost golak jokalari ezberdinek sartu dituztela: De la Bella (1-1) , Mikel Gonzalez (1-2), Ifan (1-3), Agirretxe (2-4) eta Vela (2-5).

Emaitzari begiratu besterik ez partidaren laburpena egiteko. Goranzko joera berretsi dute gaur txuri-urdinek eta Valentzia bera ere pasa dute, jada, sailkapenean. Partidaren ostean Mauricio Pellegrino Valentziako entrenatzailea kanporatu egin dute.