Langile bat hil da Melidan lan-istripu baten ondorioz
Melidan jazo den lan-istripu baten ondorioz, 50 urteko zarrakazteluar bat hil da AN Avicola enpresan, eskorga irauli eta hankak makinaren azpian kateatuta geratu zaizkiolarik.
NAIZ.INFO
MELIDA
50 urteko Zarrakazteluko bizilagun bat hil da bart goizaldean AN Avicola enpresan jazo den lan-istripu baten ondorioz, eskorga bat gidatzen zuen bitartean.
Langilearen hankak makinaren azpian kateatuta geratu dira eta haustura irekiak ditu bi hanketan, Nafarroako Gobernuak azaldu duenez.
SOS Nafarroak 05.50etan jaso du abisua eta lantokira gerturatu ostean, langilea jaso eta Iruñeako ospitalera eraman dute. Ikerketa abiatu dute jazo dena aztertzeko.