Azken minutuan berdintzea lortu du Realak Getaferen aurka (1-1)
Banako berdinketarekin amaitu da Reala eta Getaferen arteko neurketa. Madrildarrak partida amaitzeko bost minuturen faltan aurreratu badira ere, Carlos Martinezen golak berdinketa ezarri du markagailuan, neurketaren isla den emaitza, beraz.
Azken minutuan Carlos Martinezek sartu duen gol bati esker lortu du Realak Anoetan puntu bat lortzea Getafaren aurka (1-1), bost minuturen faltan Lafitak sartu duen gol bati erantzun behar izan baitio.
Lehenengo zatian donostiarrek izan dute neurketaren kontrola, baina ezin izan dute aukera garbirik sortu, horrenbestez, hutsanako berdinketarekin joan dira bi taldeak aldagelara.
Bigarren zatiari gogotsu ekin dio Realak eta aukerak sortzeko gai izan da, nahiz eta ezin izan duen Getaferen atea zulatu. Madrildarrak izan dira, txuriurdinen erasoei eutsi ostean, bost minuturen faltan markagailuan aurreratu direnak, Lafitaren gol bati esker.
Egoeraren aurrean kikildu ez eta gora jo du Realak. Hala etorri da Carlos Martinezen gola, azken minutuan.
Errepasatu neurketak utzi dituen estatistikak NAIZen webgune berezian.