INFO

Athleticek premiazko garaipena lortu du Celtaren aurka (1-0)

Adurizek egin du neurketako hol bakarra lehen zatiko 33. minutuan. Athleticek azken unerarte sufritu behar izan du garaipena eskuratzeko, nahiz eta partida erabakita uzteko aukerak ere izan dituen. [Partidaren xehetasunak]


Athleticek lasaitasun pixkat berreskuratu du Celtaren kontra hiru puntuak eskuratu ondoren. Galiziarrek azken unerarte borrokatu dute, baina azkenean zuri-gorriek Adurizek lortutako gola defendatzea lortu dute.

Aurrelari donostiarrak lehen zatiko 33. minutuan egin du partidako gol bakarra. Bigarren zatian abantaila handitzeko aukeraren bat izan du Athleticek, baina ez du asmatu. Celta ere ez da batere fin aritu ate aurrean eta emaitza berdina mantendu da.