Bengoetxea eta Beroizek Irujo eta Zabaleta mendean hartu dituzte
Beroizi ihes egindako pilota batek erabaki du neurketa (22-21). Bengoetxea eta Beroizek partidarik galdu gabe jarraitzen dute eskuz binakako txapelketan.
Naiz.info
EIBAR
Bengoetxea eta Beroizek txapelketako hirugarren garaipena eskuratu dute zorte apur batekin. Izan ere, Beroizi ihes egindako pilota batekin lortu dute garaipena Irujo eta Zabaletaren aurka (22-21) Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako partida.
Bi bikoteak azken unerarte lehiatu dira, baina azkenean Bengoetxea eta Beroizentzat izan da garaipena.