Unai Sordo hautatu dute berriro EAEko CCOOko idazkari nagusi
Unai Sordo aukeratu dute berriro EAEko CCOO sindikatuko idazkari nagusi, Bilbon egin den X Biltzarrean. Aurkeztu den hautagai bakarra bera izan da.
NAIZ.INFO
BILBO
Unai Sordo EAEko CCOO sindikatuko idazkari nagusi kargurako hautatu dute berriro, Bilbon egin den X. Biltzarrean. Bildutako 260 kideren babesa lortu du Sordok; zortzik boto zuria eman dute eta bat baliogabea izan da. Ez da beste hautagairik aurkeztu.
Sordo 2009tik da EAEko CCOOko idazkari nagusia. Batzorde eragile berria 22 kidek osatuko dute, idazkari nagusiaz gain, eta 15 pertsona berri sartu dira. Zuzendaritza berriak bederatzi emakume ditu.