INFO

Real Madrilen aurka, baina puntu bakarra lortu du Osasunak

Egoera horren larria ez balitz Real Madrilen aurkako berdinketa emaitza ona izango litzateke, baina gaurkoa (0-0) gutxitxo iruditu zaio talde gorritxoari, hiru puntuak lortzeko aukera dezente izan duelako, bereziki. [Partida datutan]

Oier eta Kaká gaurko partidaren momentu batean. Real Madrileko jokalaria kanporatu egin dute (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

Osasunak berriz ere irudi ona eman du Real Madrilen aurkako partidan (0-0) baina puntu bakarra lortu du. Aukerak izan dituzte gorritxoek eta Sadar handitxo geratu zaio Ligari ia erabat agur esan dion Real Madril handiari.

Azken ordu laurdenean bat gutxiagorekin izan dira, gainera, Mourinhoren mutilak eta Osasunak gogoz ekin dio azken segundora arte. Luzapenean Osasuna zen presaka aurrera ekin asmoz zebilena, Kaká kanporatuta madrildarrak bat gutxiagorekin ziren eta bazirudien Mendilibarren taldeak hiru puntuak lor zitzakeela.

Azkenean, ordea, berdinketa. Osasunak zuloan jarraitzen du eta Real Madrilek ezinean jarraituko du Bartzelona guzti ahaldunaren aurrean.