INFO

Realak ezin izan du Deportivo gainditu Anoetan (1-1)

Bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin aritu dira galiziarrak, baina Realak ez du jakin erasoko jokoan asmatzen. [Partidaren xehetasunak]

Realak trakets aritu da erasoko jokoan. (Gari GARAIALDE / ARGAZKI PRESS)

Nahi eta ezin. Reala hiru puntuak eskuratzen saiatu da Deportivoren aurka Anoetan, baina ez du asmatu galiziarrak gainditzeko modua.

Deportivo aurreratu da markagailuan lehen zatiko 26. minutuan. Pizzik egin du gola eta aldagelatara joan aurretik berdintzea lortu du Velak.

Bigarren zatian berriz, Evaldok txartel gorria ikusi du 18. minutuan, baina hala ere, Realak ez du erasoko jokoarekin asmatu.