Caja Laboralek Real Madrilen kontra galdu du
92 eta 100 gailendu dira madrildarrak. Partida azken laurdenean erabaki da non Pablo Lasoren jokalariak gasteiztarrak baino askoz hobeago moldatu diren. [Partidaren xehetasunak]
Naiz.info
Gasteiz
Azken txanpan ihes egin dio garaipenak Caja Laboral Baskoniari. Real Madrilek 92 eta 100 irabazi du Gasteizen, baina partidaren hasieran atzetik joan da markagailuan.
Atsedenaldira esaterako, Baskonia aurretik joan da (52-39). Azken txanpan ordea, finago ariu dira madrildarrak eta azken bi minutuetan, markagailua 89-90 zihoanean, ez dute barkatu.