Berasaluze eta Albisu, Binakako Txapelketako finalerdietara
Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuk osatutako bikotea Binakako Txapelketako finalerdietara sailkatu da Titin III.ak eta David Merinok Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroizen aurka galdu ostean.
Naiz.info
Bilbo
Bilbon Xala eta Barriolaren aurka jokatu dute eta, partida galdu duten arren (20-22), finalerdietarako sailkatu dira, Titinek eta Merinok Bengoetxea eta Beroizen aurka galdu dutelako (8-22).
Xala eta Barriola lehiatik kanpo zeuden arren, urduri agertu dira Berasaluze eta Albisu, eta horrek partidan ondorioak izan ditu.
Egoera lasaitu egin da, ordea, Titin eta Merinoren porrotaren albistea Bizkaia pilotalekura iritsi denean. Emaitza horrekin, matematikoki sailkatuta geratu baitira.