Martinez de Irujok eta Zabaletak erraz eskuratu dute aurreneko puntua finalerdietako ligaxkan
Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak eskuratu dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkaren lehen puntua, Olaizola II.ri eta Ibai Zabalari 22-8 irabazita.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
Juan Martinez de Irujok eta Jose Javier Zabaletak erraz irabazi diete Olaizola II.ri eta Ibai Zabalari Gasteizko Ogueta pilotalekuan jokatu duten partidan.
Aspekoek oso argi izan dute hasieratik beren estrategia eta Zabalari eraso egin diote etengabe eta Berrizkoa gainditu dute, horrela 15 tanto lortuz.
Gaurko garaipenarekin, urrats handia egin du Aspeko bikoteak finalean sartzeko.