Baskonia eta Bilbao Basketek galdu egin dute
Bilbotarrek 82-90 galdu dute Miribillan Fuenlabradaren kontra eta Caja Laboralek berriz, Unicajaren kontra galdu du Malagan (93-72).
Naiz.info
Lagun Aro Gipuzkoa Basket izan da ACB Ligako jardunaldi honetan irabaztea lortu duen talde bakarra. Igande eguerdian jokatu duten Uxue Bilbao Basket eta Caja Laboral Baskoniak porrot argiak jaso dituzte.
Bilbao Basketek 82-90 galdu du Miribillan Fuenlabradaren kontra. Katsikarisen taldeak ez du asmatu partidara egokitzen eta merezita galdu dute.
Baskoniak ere partida eskasa jokatu du Malagaren zelaian eta jipoi gogorra jaso du. 93-72 galdu dute arabarrek.