Euskal Herriko Itzuliko etaparik gogorrena lehiatuko dute
Hamar mendate igo beharko dituzte txirrindulariek Euskal Herriko Itzulian. Eskalatzaileentzat azken aukera izango da gaurkoa, nahiz eta etapa ez den mendatean amaituko.
NAIZ.INFO
BEASAIN
Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa lehiatuko dute gaur. Eibartik abiatuko da eta Beasainen amaituko da, 166,1 kilometro egon ostean. Bidean, hamar mendate, eguna gogortzen ahaleginduko direnak.
Aurtengo edizioko etaparik gogorrena bezala izendatua izan da gaurkoa. Gora-behera asko ditu etapak eta aurreko egunetako nekea gehituta, bat baino gehiagok sufrituko dute.
Mendian ongi ibiltzen diren txirrindularientzako azken aukera izango da gaurkoa, erlojuaren aurkako saioa izango baitute bihar.