Bi etxe hutsarazi dituzte Getarian luizi baten eraginez
Getariako Iribarrena kaleko 9 eta 11. etxebizitzak hutsarazi dituzte bart luizi baten eraginez. Bizilagunek etxetik kanpo igaro behar izan dute gaua.
Naiz.info
Getaria
Ezbeharra bart gertatu da, gaueko 22.00ak inguruan. Bizilagunek burrunba entzun zuten eta mendi-mazelan luizia gertatu zela ohartu ziren.
Suhiltzaileak bertaratuta, Iribarrena kaleko 9 eta 11. etxebizitzak hutsaraztea erabaki zuten, badaezpadako neurri gisa.
Bizilagunek etxetik kanpo igaro dute gaua, senide eta lagunen etxeetan.