INFO

Urdaibaik irabazi du denboraldiko lehenengo estropada

Bermeotarrak nagusi izan dira Bartzelonan ospatu den banderan. Kaiku bigarrena izan da 9 segundutara eta Orio eta Hondarribiak osatu dute ohorezko tanda.


Kataluniako uretan abiatu da aurtengo TKE liga eta Urdaibaik irabazi du lehenengo ikurrina. Bermeotarrak nagusi izan dira eta bederatzi segundutako aldea lortu dute bigarren tokian sailkatu den Kaikurekiko.

Aldi berean, aurre denboraldian erakutsitako maila baieztatu du hirugarren tokian, 12 segundutara, sailkatu den Oriok eta Hondarribia izan da laugarrena 20 segundutara.

San Pedro izan da bostgarren sailkatua, Tiran seigarrena, Portugalete zazpigarrena eta San Juan zortzigarrena. Astillero, Pedreña, Zumaia eta Castro izan dira azken sailkatuak.