Haurrak protagonista Baionako bestetako bigarren egunean
Haurrak izan dira protagonista nagusiak Baionako besten bigarren egunean. Leon erregearen iratzartzeak milaka lagun bildu ditu Herriko Etxearen aurrean.
NAIZ.INFO
BAIONA
Baionako bestek bigarren eguna dute gaur. Gauean helduen tenorea izan bada, osteguna haurrentzat izan da.
Eguerdian txikienen besten irekiera ofiziala egin da hiriko giltzak Herriko Etxeko balkoitik botata, baina beti bezala jende gehien erakarri duena Leon erregearen iratzartzea izan da, haurren oihuek esnaturik eguerdian atera baita balkoira.
Bestelakoan, ELBko kideek antolatu duten Laborarien Txokoa ere arrakasta dezentekoa izaten ari da eta bazkalorduan jende andana bildu da.