Banako berdinketa lortu du Eibarrek Sanseren aurka
Bergarako Agorrosin futbol zelaian jokatutako lagun arteko partida banako berdinketarekin amaitu da. Albentosak eta Abu Diarrak egin dituzte norgehiagokako golak.
Naiz.info
Bergara
Bergarako Agorrosin futbol zelaian lagun arteko partida jokatu dute Eibarrek eta Realeko bigarren taldeak. Armeroak aurreratu dira markagailuan lehenengo zatian, Albentosak korner baten ondoren sartutako golarekin.
Donostiarrek, ordea, berdintzea lortu dute. Bigarren zatian heldu da Realaren gola, Abu Diarrak egindakoa.
Banako berdinketarekin amaitu da norgehiagoka.