Gernikako Juntetxeko bandera espainola erre dute
Gernikako Juntetxean dagoen bandera espainola nola erretzen duten erakusten duen bideoa igorri dute NAIZera. Ekintza abuztuan izan dela aldarrikatzen dute.
Naiz.info
Gernika
Gernikako Juntetxean dagoen bandera espainola erre dute, NAIZera igorritako bideo batek hala erakusten duenez (Youtube-ra igotako bideoa da bidalitakoa).
Igorritako mezuan adierazten dutenez, ekintza abuztuan izan da eta seigarren aldia da bandera erretzen dela.
Bideoaren amaieran ‘Inposaketarik ez! Gurea ikurrina’ leloa irakur daiteke.