Banako berdinketa lortu du Alavesek Sabadellen aurka
Kataluniarrek 89. minutuan sartutako golarekin hiru puntuak galdu dituzte arabarrek etxean.
Naiz.info
Gasteiz
Zorte txarra izan du Alavesek Sabadellen aurka Mendizorrotzan jokatutako partidan. Izan ere, 16. minutuan aurrea hartu du markagailuan talde arabarrak Vigueraren gol bati esker.
Norgehiagokan zehar hainbat aukera izan dituzte markagailuan aldea handitzeko, baina ez dute abantaila zabaltzea lortu. Nagusitasuna erakutsi du Alavesek, baina 89. minutuan kataluniarrek berdinketa lortu dute eta puntu bakarra geratu da Gasteizen. 1-1, azken emaitza Mendizorrotzan.
Informazio gehiago NAIZeko webgune berezian.