Zinemaldiko izarrak, Donostiara iristen hasiak
Oliver Stone zuzendaria edota Annette Benning aktorea izan dira ostiral honetan hastekoa den Zinemaldiaren baitan Donostiara iritsi diren aurpegi ezagunetako batzuk.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Ostiral honetan emango zaio hasiera Donostiako Zinemaldiaren 61. edizioari, eta dagoeneko dena prest dago Gipuzkoako hiriburuan.
Bertan izango diren zine munduko izarrak ere hasi dira apurka apurka iristen.
Hala, Oliver Stone eta Juan Jose Campanella zuzenariak edo Annette Bening aktorea izan dira Donostiara iristen lehengenengotarikoak.