Realaren lehen garaipena eta Athleticen porrota
Denboraldiko lehen hiru puntuak lortu ditu Realak Saint Gabriel taldea Zubietan mendean hartu ondoren (2-0). Athleticek berriz, galdu egin du Rayo Vallecanoren zelaian eta Bartzelona sailkapenaren buruan geratu da bakar-bakarrik.
Emakumezkoen Ligako laugarren jardunaldian iritsi da Realaren lehen garaipena. Txuri-urdinek hiru puntuak lortu dituzte Zubietan Saint Gabriel taldea 2 eta 0 gainditu ondoren.
Garaipen garrantzitsua izan da. Batez ere, lasaitasun pixkat lortzeko eta hurrengo jardunaldietan puntu premia gabe jokatu ahal izateko.
Txuri-urdinek irabazi eginn badute, Athleticek lehen porrota jaso du Rayo Vallecanoren kontra. Bilbotarrek bazekiten madrildarrak talde indartsua direla eta 3-1 galdu dute.
Emaitza horrekin Bartzelona sailkapenaren buruan kokatu da 12 punturekin. Athletic laugarrena da 9 punturekin eta Levante eta Rayo Vallecanok 10 puntu dituzte.