INFO

Red Bull taldeko gidariak lehen postuetatik aterako dira Suzukan

Webberrek itzulirik azkarrena egitea lortu du eta lehen postutik aterako da Japoniako Sari Nagusian. Red Bull taldeko beste gidaria, Sebastian Vettel, alboko lerroan izango du. [Sailkapenak]

Webber izan da azkarrena. (Toshifumi KITAMURA / AFP)

Red Bullek berriro erakutsi du talderik sendoena dela aurtengo Munduko Txapelketan eta bere bi gidariak lehen postuetan kokatu ditu Japoniako Sari Nagusian.

Mark Weberrek denborarik hoberena egin du eta bera izango da lehen gidaria irteeran. Aldamenean, Munduko Txapelketako liderra izango du, Sebastian Vettel.

Hirugarren tokian Lewis Hamilton kokatu da eta Fernando Alonso zortigarren tokitik irtengo da.