INFO

Eibarrek 3-2 irabazi dio Zaragozari Ipuruan

Partida gorabeheratsua izan da Ipuruan jokatutakoa. 2-0 irabazten hasi da Eibar, eta Zaragozak partida berdintzea lortu duen arren, talde armaginak eskuratu du azkenean garaipena.

Eibarreko jokalariak, gol bat ospatzen. (Raul BOGAJO/ARGAZKI PRESS)

Eibarrek oso ondo hasi du partida, eta Eizmendik (23. minutuan) eta Arruabarrenak (43) sartutako golekin bukatu du lehen zatia. 

Bigarrean, ordea, neurketa maldan gora jarri zaio, 63 eta 70. minutuetan sartutako golekin berdinketa ezarri duelako Zaragozak.

Hala ere, Arruabarrenak 77. minutuan armaginentzako hirugarren gola egin du eta garaipena eman dio talde eibartarrari.