BECeko aforoa bete egingo da sarrera guztiak agortuta
Abenduaren 15ean BECen izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala eta sarrera guztiak agortu dira dagoeneko, Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez.
Naiz.info
Donostia
BECeko aforoa beteta egongo da datorren abenduaren 15ean. Atzo saldu ziren bertaratzeko azken sarrerak. Saltokietan eta internet bidez eskuragarri jarritako sarrera guztiak agortu dira, beraz.
Bertsozale Elkarteak gogorarazi nahi du saio guztiek aforoa mugatua dutela eta bertsozaleek aldez aurretik eros ditzaketela finalaurrekoetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunearen bitartez.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko informazio gehiagorako, klikatu hemen, NAIZeko webgune berezian.