Aske geratu dira Zaballan atxilotutako bi gazteak
Larunbat goizean Zaballako espetxean presoen alde egindako protesta batean atxiloturiko bi gazteak aske geratu dira. Desordena publikoak eragitea egozten diete.
NAIZ.INFO
GASTEIZ
‘Denak ala inor ez’ ekimenaren baitan protesta antolatu zuen Ernai gazte erakundeak larunbat goizean Zaballako espetxe atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu zen eta bi lagun atxilotu zituen, desordena publikoak eragitea egotzita. Igandean gelditu dira aske.
Sare sozialetan zabaldu duten bideo batean, bi atxilotuek desobedientziaren aldeko apustua berresten dute euskal presoen eskubideak errespetatzeko.