Tenperatura baxuak eta izozteak espero dira asteburu osoan
Asteburuan espero diren tenperatura baxuak eta izotzaldiak direla medio, abisu horia ezarri du Lakuako Segurtasun Sailak.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Gaur arratsaldetik bihar 10.00ak arte abisu horia aktibatuko du Lakuako Segurtasun Sailak, espero diren tenperatura baxu eta izozteak direla-eta. Bihar arratsaldeko 20.00etatik gauerdira arte ere abisua berriro ezarriko da.
Barnealdean eta mendialdean espero dira izozteak, Araban eta Nafarroan bereziki.