INFO

18 eta 14 urtetako espetxe zigorrak Ekaitz Sirvent eta Ainhoa Ozaetaren aurka

Estatu frantsesak 18 urteko espetxe zigorra ezarri dio Ekaitz Sirventi eta 14 urtetakoa Ainhoa Ozaetari pasa den astean egindako epaiketaren ondoren. Peio Sánchezentzat 5 urte, baina ez da espetxera itzuliko.


Estatu frantsesak 18 eta 14 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Ekaitz Sirvent eta Ainhoa Ozaeta euskal presoei, enpresariei ‘iraultza zerga’ gisa ezagutu zena ordainarazteko saiakera egin zutelakoan.

Sirventen aurkako zigorra Fiskaltzak eskatu zuenaren berbera da; Ozaetari, ordea, bi urtetan jaitsi dio espetxealdia epaileak.

Preso andoaindarrarentzat ez da hau azken epaiketa izango. Datorren urteko maiatzean eta ekainean epaitegietara itzuli beharko du beste auzi baten baitan.

Beraiekin batera epaitu duten Peio Sanchez bost urtera zigortu dute, baina ez da kartzelara joango.

Zigorrak bete ondoren Estatu frantsesean egotea debekatu die epaileak.