Irujok eta Barriolak lehen partida irabazi dute
Iberoko aurrelariak etra Leitzako atzelariak erraz gainditu dituzte Joseba Ezkurdia eta Jose Jabier Zabaleta (22-13).
NAIZ.INFO
BILBO
Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak 2014ko Binakako Txapelketako lehen garaipena lortu dute Astelenan Joseba Ezkurdiaren eta Jose Javier Zabaletaren kontra (22-13).
Martinez de Irujo eta Barriola aurretik jarri dira hasieran (4-1), Ezkurdiak eta Zabaletak buelta eman diote markagailuari (5-9).
Hala ere, Irujo eta Barriola ez dira kikildu eta partida berdintzea lortu ondoren (10-10) erraz nagusitu dira Eibarko pilotalekuan.