Irujok eta Barriolak bigarren puntua lortu dute Tolosan
Irujok eta Barriolak garaipen garrantzitsua lortu dute Titin III-Merino II bikotearen aurka (10-22), Tolosako Beotibar pilotalekuan.
NAIZ.INFO
DONOSTIA
Juan Martinez de Irujo eta Abel Barriolak osatzen duten bikoteak 2014ko Txapelketako bigarren puntua eskuratu du Tolosako Beotibar frontoian.
Nafarrak aurretik joan dira partida osoan zehar eta erraz gailendu dira (10-22). Titin III.a eta Merino II.a ez dira gustura egon partida osoan zehar.